JAMEko obren prezioen berrikuspenagatik, Udalak onartu du Moyuari 464.400 € ordaintzea

0
674

Konstruktorak 533.312’63 € (BEZ barne) eskatuak zizkion Udalari. Udalak gaia sakon aztertu izan du, eta ondorioztatu du ordaintzekoa 464.422’28 € direla (BEZ barne). Atzoko Osoko Bilkurak hala onartu zuen aho batez.

Argazkia: MB artxiboa.

Construcciones Moyua SL enpresak Aprendices eraikina birgaitu zuen, Juan Arzamendi Musika Etxea egiteko.

Konstruktorak obretako zenbait prezio berrikustea eskatu zion Udalari, eta azken eskaera ofiziala 2022ko azaroan egin zuen.

Horretarako oinarritu egin zen martxoaren 1eko 3/2022 Errege Lege Dekretuan, hau da:

“Errepideko salgaien garraioaren jasangarritasuna eta kate logistikoaren funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko” errege lege dekretuan.

Eskaera horretan, prezioen berrikuspenak aplikatuz, 487.798’47 € (BEZ barik) eskatu zizkion Udalari, 533.312’63 € (BEZ barne).

2023ko uztaileko Osoko Bilkurak prezioen berrikuspenaren inguruan onartu zuen Moyuari zenbateko hori ordaintzea.

Atzoko Osoko Bilkuran aztertu zen Construcciones Moyuak egindako eskaera bat: prezioak salbuespenez berraztertzea.

Udalak gaia sakonago aztertu izan du eta ondorioztatu du ordaindu beharrekoa 464.422’28 € direla (BEZ barne).

Atzoko Osoko Bilkurak zenbateko hori onartu zuen udal-talde guztien onespenarekin, aho batez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen