Freskura egitasmoko ‘Naturan Jolasean’ tailerra bihar burutuko da

0
439

Bihar, osteguna 18, Freskura egitasmoko hirugarren tailerra, Naturan Jolasean, burutuko dute Txatxilipurdiko kideek. Santa Barbaran naturan jolasean arituko dira, 18:00-20:00 bitartean. Urtero bezala, uztailean Txatxilipurdi Elkarteak eta Arrasateko Euskara sailak elkarlanean Freskura egitasmoaren baitan aritu dira.

Uztailaren 1etik 26ra 16:00etatik 20:00etara, Euskarazko irakurgaiak, mahai jolasak eta jolaserako elementuak maileguan hartzeko aukera dago Musakolako igerilekuan. Igerilekuko eskaintzaz gain Arrasateko familiei zuzendutako aisialdi eskaintza euskalduna burutzen ari dira eta biharko egunean Santa Barbaran hirugarren tailerra eskainiko dute. Ostegunetan Santa Barbarako ur txorroten inguruan biltzen dira  18:00-20:00 ordu tartean tailer ezberdinak egiteko.

Santa Barbarako tailerrak:

  • Uztailak 4 Talde jolasak
  • Uztailak 11 Sormen tailerra
  • Uztailak 18 Naturan Jolasean
  • Uztailak 25 Jolas erraldoiak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen