Uztaileko ostegunetan, Santa Barbarako ur txorrotetan, familian burutzeko tailerrak antolatu dituzte Freskura egitasmoaren baitan. Gaurkoa uztailak dituen lau ostegunetatik, bigarrena izan da. Aurreko astean, talde jolasak antolatu ostean, sormen tailerra egin dute gaur.
Ume dezente bildu dira ur txorroten inguruetan eskuekin duten gaitasuna gurasoei erakusteko asmoz. Hasteko, hostoekin eta kartoiarekin koadroak egin dituzte eta askok, koadro horiek gurasoei oparitu dizkiete. Ondoren, mural bat margotzen ibili dira, parkeko makilez eta hostoz egin dituzten pintzelekin.
Datorren astean, uztailaren 18an ‘naturan jolasean’ arituko dira eta azkenik, Freskura ostegunekin amaitzeko, ‘jolas erraldoaik’ izango dira uztailaren 25ean.











