Gizon bati 10 urteko kartzela zigorra jarri zaio Arrasaten bortxaketa bat egiteagatik

0
1399

15 urteko neska bat bortxatu zuen 2021eko apirilean, gizonezkoak 23 urte zituela. Gainera, epaitegiak frogatutzat eman du sexu-abusuak ere egin zizkiola.

Indarkeria matxistaren beste eraso bat izan zen 2021eko apirilean Arrasaten, Efe agentziak informatu bezala.

Izan ere, 23 urteko gizonezko batek Arrasateko etxe abandonatu batean 15 urteko neska bat bortxatu zuen.

Gainera, biktimari sexu-abusuak egin zizkion bien arteko harremana izan zuten denbora tartean.

Horregatik guztiagatik, espetxe zigorraz gain, entzutegiak agindu du gizonezkoak emakumearekin ezin komunikatzea ezta hurbiltzea ere 12 urtetan.

Era berean, espetxetik irten ondoren, gizonezkoa zaintzapeko askatasunean egon beharko da 5 urtetan zehar.

Halaber, 1.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio biktimari, dagozkion interes prozesalak barne.

Erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek, ondoko laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan:

  • Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
  • Larrialdiak: 112
  • Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan.
  • Arrasateko Emakume Txokoa: 943 79 41 39
  • Arrasateko Gizarte Zerbitzuak: 943 25 20 07. Hau ez da urjentziazko kasuetan bertara deitzeko baina bai beste uneetarako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen