2.6 C
Bergara
osteguna, 12 azaroa, 2026

Bortxaketa

Ertzaintza Monterronen ikertzen dabil Maritxu Kajoiko bortxaketaren ostean

Polizia zenbait ibilgailutan bertaratu da, eta parkearen guneetako bat prezintatu du. Frogak aurkitzeko unitate batek bertan dihardu.

Epaileak ihes egin zuen ustezko bortxatzailea kartzelatzea agindu du

Argazkia: Wikipedia. Ertzaintzak azaldu berri du 33 urteko susmagarria gaur epailearen aurrera eraman dutela, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman duela. Gizonezko hau atzo Ermuan atxilotu zuten, ustez bortxaketa batean esku hartu zuelako, 20 urteko beste gizonezko batekin, Maritxu Kajoi jaian. Erasoen...

Ihes egina zuen ustezko bortxatzailea atxilotu dute gaur, ostiral arratsaldean Ermuan

Argazkia: MB artxiboa. 33 urteko gizona asteartean atxilotu zuten, baita beste bat ere, ustez neska bat bortxatu zutelako Maritxu Kajoin. Sexu-erasoaren ondorioz, atxilotuak Eibarko epaitegira eraman zituzten, baina Fiskaltzak ez zuen gutxienez 33 urteko susmagarriaren aurkako espetxeratze prebentiborik eskatu. Biak hurrengo egunean,...

Neska babestu eta bortxaketa irmo salatu du Herriko plazak, Itaiak deituta

Bi gizonezkok neska gazte bat bortxatu zuten Maritxu Kajoin, eta Itaiak herrikide ugarirekin "babes osoa" azaldu diote erasotuari. "Eraso matxisten aurrean eraginkortsunez" erantzutera dei egin du antolakundeak, baita faxismoaren diskurtsoei aurre egitera ere, halako erasorik gabeko "jendarte bat eraikiz". Elkarretaratzea...

Bi gizonezkok egindako bortxaketa salatzeko bilkura deitu du Itaiak gaurko, ostiralerako

Irudia: Itaia. Arrasateko Udalak sexu-erasoaren inguruko adierazpen instituzionala plazaratu du, eta Itaiak bilkura deitu berri du arratsaldeko 19:00etarako Herriko plazan. "Gerturatu! Indarkeria matxistari aurre egin!".

Bi gizonezkok Maritxu Kajoin bortxaketa bat egin zutela salatu du Itaiak

Irudia: Itaia Debabailara Instagramen. Horrenbestez, dei zabala egin du "eraso matxistei aurre egiteko!". Izan ere, "urgentziazkoa da eraso ororen aurrean erantzun kolektibo eta eraginkorrak ematea, eta erasotzaileen inpunitatearen aurka borrokatzea". Albistea osatzen gabiltza

MUk salatu du HUHEZIko emakume baten aurkako bortxaketa, eta bilkurak deitu ditu

Mondragon Unibertsitateak gaur, asteartea jakitera eman du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUEZI) emakume batek salaketa aurkeztu zuela ostiralean. Biktimari elkartasuna adierazi dio, eta bilkurak deitu ditu gaurko MUren fakultate guztietan. Artxiboko argazkia: MU. Unibertsitateak ikasle eta langileei bidalitako barne-ohar batekin...

Ikasle eta irakasleek babesa agertu diote bortxatutako emakumeari bilkuretan

HUHEZIko emakume batek otsailean bortxaketa sufritu zuen. Salaketa aurkeztu ondoren, eta Ertzaintzaren ikerketaren ondorioz, 22 urteko gizon bat atxilotu dute. MUk deituta, gaur eguerdian bilkurak egin dira bertako fakultateetan, erasoa salatuz. Argazkia: Mondragon Unibertsitatea. Ikasle eta irakasle ugarik elkartasuna helarazi diete...

Sexu-erasoaz akusaturiko gizona espetxeratzeko agindu du epaileak

Kartzelaratzea "behin-behinekoa, komunikatua eta fidantzarik gabekoa" da 22 urteko gizonarentzat. Argazkia: MB artxiboa. Ertzaintzak atzo atxilotu zuen eta sexu-eraso delitu bat egotzi dio. Zenbait hedabidek gaur zabaldutakoaren arabera, epaileak gizona espetxeratzeko agindua eman du. Albistea osatzen gabiltza

2021ean bortxaketa egin zuen gizonari 10 urteko kartzela zigorra berretsi zaio

23 urteko gizonezko batek 15 urteko neska bat bortxatu zuen Arrasaten 2021ean, eta orain gutxi EAEko Auzitegi Nagusiak aurreko sententzia, Gipuzkoako Entzutegiarena, berretsi egin du. Argazkia: MB artxiboa. Indarkeria matxistaren beste eraso honen inguruko bi epai eman dira ezagutzera orain arte. Biek...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Lehenbiziko Drone Soccer Euskadi Txapelketa abiatu da PTGaraian

Argazkia: Garaia Parke Teknologikoa. Drone Soccer Euskadi Txapelketa txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen asteartean, Donostiako The English School ikastetxeko 31...
- Advertisement -spot_img