Kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun.
Aurtengo San Juan jaietan ere egongo da eskaintza bertsozaleentzat, AEDren eskutik. Jaialdia ekainaren 25ean izango da, 12:30ean, eta nobedade gisa Zaldibar frontoian izango da. Euria egingo balu, Kulturaten.
Puntako bertsolariek parte hartuko dute: Maialen Lujanbio, Ane Zuazubiskar, Unai Iturriaga eta Aroa Arrizubieta. Gai jartzaile lanetan, berriz, Olatz Zuazubiskar ariko da.





