Ikasturte amaierako ekitaldia egingo du Goienagusik Kulturaten

0
569

Testua eta Argazkia: Goienagusi

Ikasturteko azken hitzaldia baino lehen (asteazkenean izango dena) Amaierako Bilera izango dugu astelehenean, Maiatzak 27an, 10:00etan Kulturaten. Bertan, urtea nola joan den errepasatuko dugu.

Egindako jarduerei gainbegiratu bizkor bat emango diegu, zer egin dan urtean zehar.

Bazkideen txostena aukeztuko dugu: altak, bajak, herrien araberako distribuzioa, genero araberakoa, azken urteotako bilakaera, …

HItzaldiak nola antolatu diren, zer erantzun eta zer balorazio izan duten, hizkuntza edo herriaren arabera nola antolatu ditugun.

Gero, lan talde bakoitzeko deskargu moduko bat egingo dugu, arlo bakoitzean konparaketa bat eginaz, jarduera bakoitzak zer erantzun izan duen harrera aldetik, zeintzuk izan diren jendetsuenak eta zeintzuk ez, zeintzuk izan diren baloratuenak, eta zeintzuk jaso duten balorazio bajuena.

Eta baita, zer kexa jaso ditugun zuek, bazkideok, egindako balorazioetan.

Bukatu aurretik, zuzendaritza batzordeko barruko antolakuntzako ohartxo pare  bat emango ditugu, datorren ikasturteari begira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen