Iaz baino 8 spot gehiago aurkeztu dira. Publikoaren sarirako bozketa martxan da ere.
Testua: Euspot.
2022ko edizioan Euspoten parte hartzea itzela izan da: guztira 95 lan aurkeztu dira, iaz baino 8 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik gorakoek eginiko 29 lan jaso dira eta 18 urtetik beherakoek eginiko 66 lan.
Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Urruña, Arrigorriaga, Durango, Donostia, Gasteiz, Getxo, Legazpi, Bermeo, Sopela, Arrasate, Beasain, Oñati, Errenteria, Aretxabaleta, Bergara, Azkoitia, Ataun, Idiazabal, Eskoriatza, Aramaio, Leintz Gatzaga… Eskerrik asko guztiei, eta zorte on!!
Bideoak behean dituzue ikusgai:
- 18 urtetik gorakoak: 1 – 29
- 18 urtetik beherakoak: 30 – 95