’80ko urtiek Mondrauen’ erakusketa eguenean irekiko da ‘klaustroetan’

0
1987

Ez Donk Amaitu taldeak antolatuta, Arrasateko orduko musika talde ugari ikus-entzun ahalko dira. Baita 80etako flyerrak, kartelak, sarrerak, argazkiak,… ikusi ere. Inaugurazioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Argazkia: Telle eta Ez Donk Amaitu.

Ez Donk Amaitu taldeak egitarau zabala antolatu du, eta ekitaldien artean ’80ko urtiek Mondrauen’ esposizioa prestatu du.

Honekin “ahaleginduko gara Arrasateko 80etako arlo garrantzitsuenak islatzen, eta horretan jardutean konturatu gara egun ditugun lorpen asko orduan oinarrituta daudela”.

Horregatik, “erakusketa aitortza bat izango da garai hartan aurrerapausoak lortzeko bidean jardun zutenei”.

Kulturateko ‘klaustroetan’ ikusgai izango dira “flyerrak, kartelak, sarrerak, argazkiak, prentsako argitalpenak eta beste bitxikeria batzuk”.

Prentsaurrekoan Iker Barandiaran taldekideak azaldu izan du “garai hartako Arrasateko zuzeneko musika taldeak bilatzen jardun dugula. 28 talde inguru zenbatu ditugu, eta ahalegindu gara horien guztien argazkiak eta kantuak lortzen”.

“Talde guztienak lortzea ez da posible izan, baina bai kopuru dezente batena. Hala, erakusketan horietako askok ikus-entzuteko aukera izango da”.

Erakusketaren inaugurazioa ostegun honetan arratsaldeko 19:00etan izango da. Ateak zabalik izango ditu astelehenetik zapatura, arratsaldeko 17:30etik 20:30era, urriaren 28tik azaroaren 27ra.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen