Atzo gauean Gudarien plazan San Andres auzoko jaietako kontzertuetako bat bizi izan zen. Aretxabaletako 721 taldeak kontzertu indartsua eskaini zuen eta plaza jendez bete zen euren trap, punk eta oi! estiloen fusioaz gozatzeko.
Ekso eta Pxli abeslariak, gusilu DJ lanetan, Liher Oiarbide baterian, Ander Okina baxuan, Andoni Parra gitarran, eta Julene Rosado tronpeta eta gitarrarekin osatutako taldeak energiaz beteriko emanaldia eskaini zuen. Jendeak gogoz erantzun zuen, eta 721en doinuek festa-giroa areagotu zuten Figueras Fest bezperan. Gainera, une batean Etxepe taldeko Axeri eta Fane igo ziren kantatzera.




