Urkuluko ur mailak oso baxu jarraitzen du [Argazkiak: Eli Alzola]

0
1013

Eli Alzolak gaur, igandea, Urkuluko urtegian egin dituen argazkiak bidali dizkigu. “Oso goiz hotza izan da, baina eguerdi aldera jende asko ikusi da.”

Argazkietan ikus daitekeenez, oraindik ez da nabaritzen azken egunetako euriteak eta elurteak. Urtegia bere edukieraren %62an dago une honetan, eta, beraz, erreserbak %3 baino ez dira handitu. “Espero nuen ohiko bi guneetatik ur gehiago sartzea, baina ez da hala izan nire harridurarako. Aurreko astean euria eta elurra egin bazuen ere, argazkietan ikus daiteke urtegiaren egoera tamalgarria dela. Espero dut datozen egunetan ur gehiago sartzen dela antzematea, behin desizoztea hasten denean.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen