6 urteko kartzela-zigorra ezarri diote tabernari bati, trafikatzeko drogak edukitzeagatik

1
3869

Ertzaintzak 2017an Santa Teresako taberna bat miatu zuen, eta legez kanpoko droga batzuk atzeman zituen sukaldean eta biltegian. Bi atxiloketa izan ziren.

Ertzaintzak tabernan droga kontsumitzen zela jakin zuen, eta polizia-operatibo bat egin zuen 2017ko maiatzaren 13an.

Operatibo horretan ertzainek tabernako bezeroen artean ondoko substantziak atzeman zituen: kanabisa, anfetamina eta kokaina.

Hortaz gain, tabernako sukaldean eta biltegian substantzia batzuk atzeman zituen, anfetamina eta kanabisa tartean, baita substantziak maneiatzeko objektuak ere.

Ertzaintzaren ikerketaren arabera, droga hauen balioa 13.000 € ingurukoa litzateke eta tabernako arduradunak saldu asmo zituen. Aurkikuntzen ostean Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen, gizon eta emakume bana. Biak ala biak tabernariak ziren, eta emakumeak lokala errentan hartua zuen.

Gipuzkoako Probintzia Entzutegiak aurten auzi honen inguruko sententzia jakinarazi du, aurtengo urtarrilean, eta emakumeari bi zigor nagusi ezarri dizkio: 6 urte eta egun bateko kartzela-zigorra eta 15.000 euroko isuna.

Zigortuaren defentsak helegitea aurkeztu du EAEko Auzitegi Nagusian, baina auzitegi horrek apirilean aurreko epaia berretsi du.

Iruzkin 1

  1. Taberna hau ez da bakarra. Nahi badute bostpasei taberna itxi dezakete. Denok dakigu zeintzuk eta non dauden. Ez zaie interesatzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen