SEPEk emandako datuen arabera, langabeziaren kurbak gora egin du martxotik.
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako azken datuen arabera, 57 langabe gehiago erregistratu dira abuztuan Arrasaten. Hortaz, udalerriko langabezia-tasa %14,52koa da. Uztailean 1458 langabe zeuden, eta abuztuan 1515.


Bestalde, SEPEk emandako datuak kontuan hartuta, martxotik gora egin du langabe kopuruak Arrasaten. Langabezia tasa %4 igo da pandemia hasi zenetik.
