46 positibo berri hauteman ziren atzo Gipuzkoan PCR testetan

0
1987

EAEn 4.323 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 166 positiboak izan ziren.

Argazkia: Iconica Sports.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzo EAEn 166 positibo berri atzeman ziren. Lurraldeen arabera, 12 Araban, 107 Bizkaian eta 46 Gipuzkoan.

Osasun Sailak babes-neurriak hartzearen beharra azpimarratu du, hala nola maskara erabiltzea, eta eskuak garbitzea. Gainera, herritarrei gogorarazi die transmisio-arriskuko egoerak saihestu behar dituela, hala nola bilerak, ospakizunak, taldeak eta, oro har, 1,5 metroko gutxieneko segurtasun-distantzia mantentzea ezinezkoa den edozein egoera.

Era berean, gogorarazi du kutsatua egonez gero isolamendu-neurriak behar bezala bete behar direla. Eta COVIDarekin lotutako sintomak izanez gero -eztula, eztarriko mina, sukarra, aire faltaren sentsazioa edo usaimena galtzea-, etxean egon behar garela eta telefonoz harremanetan jarri osasun-zentroarekin.

Ospitaleratzeak, udalerrietako kasuak eta R0 indizea bihar astelehenean eguneratuko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen