40 pertsonarentzat 22 bizitoki altxatuko dira Txaetako babes ofizialeko bi eraikinen gainean

0
3558

Aurreproiektuak aurreikusten du bizitoki bakoitzak 44’5 metro koadroko zabalera izatea. Etxebizitza Sailak aurreikusten ditu 2026an “xehetasun-azterketak lizitatu, idatzi eta tramitatzea”, eta obrak egin ondoren, 2029 eta 2030 artean “sustapenen amaiera”.

Irudia: Jaurlaritzako Etxebizitza Saila.

Arrasateko aurreproiektu honen inguruko xehetasun gehiago jakitera eman ditu Etxebizitza Sailak.

Etxebizitza gehigarriak Txaeta kaleko 2. eta 4. zenbakien eraikinen goialdean eraikiko dira.

Bi eraikin hauek 2023an eraikitzen bukatu ziren, eta egungo aurreproiektuak helburu du etxebizitza faltari aurre egitea.

Aurreproiektuak aurreikusten du 44’5 metro koadroko unitate berriak egitea, CLT zurezko kontralaminatuan, 22 zuzkidura-bizitoki gehigarrira iritsi arte, bertan 40 pertsona hartzeko.

Etxebizitza Saileko Denis Itxaso Gonzalez sailburuak aurreikusten du 2026an Arrasateko eta beste 4 “udalerri bakoitzari dagozkion xehetasun-azterketak lizitatu, idatzi eta tramitatu beharko direla”.

Halaber, “tramitazioa eta onarpena udalei dagokien ezinbesteko urratsa da”. Xehetasun-azterketak onartu ondoren, “2027an gauzatze-proiektuaren eta obren lizitazioa egingo da”.

“Epe administratiboek aurreikusitakoaren arabera aurrera egiten badute, lehen obrak 2028an has litezke”.

Obrak gauzatzeko epea “18 hilabete ingurukoa izango da, eta horrek 2029 eta 2030 artean kokatuko luke sustapenen amaiera”.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen