4 rap kontzertu eta tailer bat izango dira zapatuan, Udalak antolatuta

0
1398

Arrasate-Aramaioko Denso + Tatta + Mutikok kontzertua emango dute Herriko plazan zapatu honetan, baita Shaolin Monkey, Anier eta Hard Gz artistek ere. Egun berean La Basuk tailerra emango du.

Gipuzkoan Gazte Tour 2021 Arrasaten hasiko da urriaren 2an, larunbat honetan, musika eta arte eszenikoen inguruko hainbat ekitaldirekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak antolatuta, gazte eta nerabeei kultur programazioa eskaintzea du helburu nagusi, ekitaldiaren parte senti daitezen saiatuz.

Covid 19ren pandemiaren ondorioz 2020an geldialdi txiki bat egin ondoren, urriaren 2an, Arrasatek Hip-hoparen mundurako sarrera jardunaldia, Rap tailer bat eta 4 kontzertuz osatutako kartela hartuko ditu: Teloneroak: dentso + Tatta + Mutiko, Shaolin Monkey, Anier eta Hard Gz.

Aforoa mugatua izango da jarduera guztietan: gonbidapenak banatuko dira Gaztetxokoetan eta Gaztebulegoan. Hip-hoparen mundurako sarrera + rap tailerra La Basurekin” masterclassa www.arrasate.eus webgunean emango da ere streaming bidez. Ondorengoa da urriaren 2an Arrasaten egingo den Gipuzkoako Gazte Tourraren programazioa:

TAILERRA:

HIP-HOPAREN MUNDUAREN HASTAPENAK + RAP-TAILERRA LA BASU-REKIN MASTERCLASS-A

Hitzaldi honetan hip-hoparen munduan sartuko gara, eta grafittia, breakdance-a, turntablism-a, beatbox-a eta rapa izango ditugu hizpide, bai eta rapean emakume izatea eta Euskal Herrian rapa euskaraz idaztea zer den ere. Rap-pieza bat sortzeko metrikak eta trikimailuak azalduko ditugu, eta guztion artean bat idazten saiatuko gara”.

  • LEKUA: PABLO URANGA KALEA, 6 GAZTEGUNEA
  • IZEN-EMATEA: Doakoa izango da. Gaztetxokoetan, gazte-bulegoan edo on-line (arrasate-eus webgunean) egin ahal izango da. Aforoa mugatua da.
  • ORDUA: 16:00

KONTZERTUAK:

LEKUA:HERRIKO PLAZA (eguraldi onarekin) / AMAIA ANTZOKIA (eguraldi txarrarekin)

PREZIOA: Doan. Aforoa mugatua izango da. Gonbidapenak: gaztetxokoetan eta gazte bulegoan.

ORDUTEGIAK:

  • 17:30-18:00 HERRIKO ARTISTAK: DENSO + TATTA + MUTIKO
  • 18:15-18:45 SHAOLIN MONKEY
  • 19:00-20:00 ANIER
  • 20:15-21:30 HARD GZ

HERRIKO ARTISTAK: DENSO + TATTA + MUTIKO. Kolaboratzaileak: Fane, Sierra, Pxli eta Ekso.

“Arrasateko eta Aramaioko 21 eta 22 urteko 3 gazte gara 2017tik musika egiten dugunak: Tatta, Mutiko eta Denso produktore/DJ-a. Hainbat lekutan jo dugu , besteak beste, Arrasate eta Debako gaztetxeetan. Estatuan gure erreferentziak dira Aiman jr, Dano, Chill Mafia, Nickzzy…, eta nazioartean Lil Peep, Lil Skies, Post Malone, Travis Scott…”.

“Trap/rap musika egiten dugu eta, etorkizunari begira, musika-industrian presentzia handiagoa izan eta kontzertu gehiago egin nahi genituzke”.

SHAOLIN MONKEY

Shaolin Monkeyk hainbat single atera ditu eta 2019an Coto de Caza lana aurkeztu zuen. Bartzelonako MCak bere oihartzuna eta jarraitzaile-kopurua nabarmen handitzea lortu du pixkanaka, sare sozialek bere lanen berri eman baitute; horrela, ikusgaitasuna lortu du eta jarraitzaile askoz gehiago izatea ere bai. Haren mezuak, benetako estiloak eta egiten dituen ikus-entzunezko lanen kalitateak bermatzen dute oihartzun hori.
Bere track-etan dozenaka mila entzute bildu ondoren eta azken lanean 4 milioi bisitak gaindituta, bere single berriak aurkeztu ditu C. Terriblerekin eta Trueno argentinarrarekin lankidetzan: 1KDQ eta Hot Brocoli.

ANIER

Berak aitortzen duenez, kasualitate hutsez iritsi zen hip-hopera, baina orain zaila izango da mugimendu urbanoetan nagusienak Anier alde batera uztea, Bartzelonako raperoak distira, irmotasuna, alebosia, ausardia, zarata eta haserrea ematen dizkio-eta. Anierrek inork ez bezala defendatzen ditu, estalki gabeko aditzen bidez, desolazio emozionalaren lurraldea, aitormen zintzo eta basatia. Bere hitza ez da ezkutatzen, agerian jartzen da. Amorrua eta emozioa bateratzen ditu, esaldi zuzen eta zorrotzetan sentimendu pertsonalak eta sakonak laburbilduz.
Anierri odola dario, baina ez ezpainei hozka egiteagatik, bere hitzen haginkadengatik baizik.

Azkarra da eta kargatuta dago, errepikapeneko arma automatiko bat bezala. Bala horietan nobleziak eta emozionaltasunak agintzen dute. Horietan Anierrek bere burua bilatzen, aurkitzen, galtzen eta berriro bilatzen du. Amets hautsien bulebarreko alaben alaba da Anier, eta gaur egungo hip-hop panoramako kanta onenetako batzuk sinatu ditu: “Fuego a tregua”, “Carnaza”, “Caballo dopados”, “Siéntelo”, “Náufragos” edo “Oasis”. Bere ibilbide artistiko-musikalak hiru urte besterik ez ditu, baina milioika dira bere bideoen ikustaldiak.

HARD GZ

Pedro Ruibal 1995ean Vigon jaiotako galiziar raperoa da. Coruñan hazi zen, eta bertan hip-hopa ezagutu, eta Hard GZ izatera pasatu zen. 14 urterekin bere lehen estudioa sortu zuen etxean, eta Urban Style Crew bandan hasi zen rapeatzen, DJ eta MCz zein grafiteroz inguratuta.

Gero, La Utopía del Norte zigilua sortu, eta ia hamar urtez aritu zen lanean. Rapero atipikoa eta utopikoa da; eta gizartearekiko duen konpromisoagatik nabarmentzen da, bere letretan ez ezik (kaleko bizitzari eta langileen borrokari buruzko aipamen ugari egiten ditu), baita proiektu solidario ugaritan ere.

Urte gutxiren buruan, hip-hop panoramako artista garrantzitsuenetariko bat bihurtu da; fenomeno biral horrek, gainera, soinu hutsa gainditzen du.

Ekimena gaur aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundian Harkaitz Millan Kultura diputatuak, Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Arrasateri jarraiki, Zumarragan, Andoainen, Hondarribian, Eibarren eta Errenterian ere gauzatuko da ekimena.

Alkateak esan duenez, “2020a eta 2021aren zati bat oso garai zailak izan dira herritar guztientzat eta, bereziki, gazteenentzat. Ahalegin handia egin dute ezohiko egoerara egokitzeko. Baina, gaur egun, osasun-egoera aurreko hilabeteen oso bestelakoa da, eta, horregatik, 12 eta 25 urte bitarteko gazteentzat aisialdi aktibo eta parte-hartzaile segurua antolatzearen aldeko apustua egiten dugu, behar diren prebentzio-neurri guztiak bermatuz”.

Bere hitzetan, “gizarte-hezkuntzako tresna bat da, gizarte-trebetasunak garatzea eta haien sormen-gaitasuna sustatzea bultzatzen duena. Azken helburua konexio-sareak sortzea da, harremanak izateko, lankidetzan aritzeko eta balioak trukatzeko. Gainera, gazteentzako modu erakargarrian: rapa oso modan dago gaztetxoen artean, eta hori da beraien proposamena; izan ere, kartela aldez aurretik aztertu eta elkarbanatu da sare sozialen bidez, Gipuzkoako gazteen gustuak bertatik bertara ezagutzeko. Une egokia da, inoiz baino gehiago, kulturaz modu seguruan gozatzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen