Argazkiak: MB artxiboa / Kartela eta beheko testua: Leintz Eskola Kirola.
Aurten LEK-ek Ointxe saskibaloi elkartearekin elkarlanean antolatzen duen 3×3 saskibaloi txapelketaren 26. edizioa ospatuko du maiatzaren 10ean, eta izena emateko azken eguna apirilaren 11 izango da. Urtero bezala, izen-emateak ikastetxean bertan egingo dituzte ikasleek irakasleekin batera.
Jakin hasita gaudela ekaineko sustapen jarduerak antolatzen eta oporren ondoren emango dizuegu ekintza hauen berri.
Gogoratu, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren argazkiak igotzeko azken eguna maiatzaren 31 izango dela.
Zuen seme-alabek eskola kirolaz gozatzen ibiltzea espero dugu!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!





