35. Arrasate literatur lehiaketak, abian

0
1017

Arrasate literatur lehiaketen 35. edizioa martxan da honezkero. Azkeneko urteetan bezala, sei genero ezberdinetan trebatzeko eta parte hartzeko aukera emango diete gazteei:

  • LH5 eta DBH2 mailen artean daudenei, ilustrazioa, narrazioa eta bertso-paperetan. 
  • DBH3 eta Batxilergoko 2. Mailaren artean daudenei, komikia, mikroipuina eta poesia. 

Lanak aed@aedelkartea.eus helbidera bidali behar dira maiatzaren 8a baino lehen eta sari banaketa ekitaldia ekainaren 21ean egingo dugu, Kulturaten. 

Aipatu, bestalde, azkeneko hiru urteetan bezala, bi artista gazteren kolaborazioa izan dugula lehiaketak antolatzeko: Kattalin Linazisoro Llodio eta Libe Argoitia Lezeta. Kattalin hainbat urtez izan da Arrasate literatur lehiaketetan saritua eta aurten, ilustrazio lehiaketan parte hartzen dutenak hark idatzitako “Hegan” mikroipuinean oinarritu beharko dira. Libe, berriz, artista grafikoa dugu eta bere ilustrazio bat utzi digu, gaztetxoek narrazio bat sor dezaten bere lanetik abiatuta. 

Edizioari buruzko informazio osagarria eta oinarri orokorrak lehiaketen blogean dauzkazue:    https://arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen