3 lagun Ospitalera eroan dituzte auto istripu eta harrapaketa banagatik

0
1674

Gaur eguerdiko 15:10 aldera auto batek istripua izan du saihesbidean, eta Ertzaintza bertaratu egin da. Autoa saihesbidetik laster erretiratu ahal izan dute.

Ertzaintzak adierazi du anbulantziako langileek pertsona bat Ospitalera eraman dutela.

Atzo arratsaldean, 17:15 aldera, Musakolako Hiper Eroski pareko errepide zati zuzenean, auto batek bi pertsona harrapatu zituen.

Ertzaintzak azaldu digu “printzipioz ez zirudiela larria” baina badaezpada osasun-zerbitzuek Arrasateko Ospitalera eraman zituzten. Udaltzaingoa trafikoa erregulatzeaz arduratu zen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen