“299 gramo anfetamina” zeuzkan gizon bat epaitu du Gipuzkoako Entzutegiak

0
2050

Espainiar poliziak drogaren parte bat Bizkaiko etorbidean atzeman zion 2021ean su-itzalgailu baten barruan. Epaiak 3 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio, baina aldi berean zigor hori bertan behera utzi du, bi baldintzarekin: “Zigortuak ez badu 4 urteko epean deliturik egiten”, eta menpekotasunaren aurkako “tratamendua jarraitzen badu eta osotzen badu goian aipatutako epean, 6 hilabetero abstinentzia frogatuz”.

Epaiak frogatutzat eman du Polizia espainiarrak akusatuaren ibilgailuaren barruan “200’2 gramo inguru” substantzia estupefaziente atzeman zituela.

Antzemate hau Bizkaia etorbidean egin zuten 2021eko maiatzaren 9an, eta droga maletategi barruko su-itzalgailu baten barruan zegoen.

Operazio hartan susmagarria miatu egin zuten eta bilgarri bat aurkitu zioten “0’60 gramo inguruko” pisatzen zuena.

Egun horretan akusatuak Poliziari “borondatezko entrega” bat egin zion, izan ere, etxebizitzan gordeta zeuzkan:

  • Hauts-itxurako substantzia zeukan plastikozko poltsa bat, “86’56 gramo inguru” pisatzen zuena
  • Hauts-itxurako substantzia zeukan plastikozko bilgarri bat, “5’17 gramo inguru” pisatzen zuena
  • Hauts-itxurako substantzia zeukan plastikozko bilgarri bat, “3’44 gramo inguru” pisatzen zuena

Halaber, akusatuak doitasun-balantza beltz bat entregatu zuen. Estatuko Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzaren arabera, substantzia horiek “299,8 gramo anfetamina” ziren.

Akusatuak helburu zuen substantzia hori “legez kanpoko merkatuan banatzea”, eta “7.854’76 euroko” prezioa izango luke.

Akusatuak ez zuen aurrekari penalik, eta “2005etik” menpekotasunaren aurkako “tratamendu bat egiten zuen”, baina “substantzia toxikoen menpekotasunaren eraginpean jokatzen zuen”.

Hori guztia kontuan hartuta, Gipuzkoako Probintzia-Entzutegiak berriki akusatuari egotzi dio osasun publikoaren aurkako delitu bat, eta epaiak zigor hauek ebatzi ditu:

  • 3 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra
  • 7854’76 euroko isuna
  • “Antzemandako erremintak eta substantziak konfiskatzea zein deuseztea, edo kasua balitz, erreserba zitezkeen laginak, epai irmoa izatean”
  • Prozesu-kostuak ordaintzea

Hala ere, epaiak bertan behera utzi du espetxe zigorra “4 urteko epean”. Dena den, espetxe-zigorra ez da aplikatuko baldin eta:

  • “Zigortuak ez badu 4 urteko epean deliturik egiten”
  • Menpekotasunaren aurkako “tratamendua jarraitzen badu eta osotzen badu goian aipatutako epean, 6 hilabetero abstinentzia frogatuz”.

Erabaki hau irmoa da eta ondorioz ezin zaio helegiterik aurkeztu, auziko “aldeek asmo hori adierazi baitute ahozko bistan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen