250 ikasle inguruk parte hartu dute MUren kirol-lehiaketetan

0
376

Atzo egin zen Unibertsitateak antolatzen duen barne-txapelketa, eta zenbait campusetako ikasleak hainbat modalitatetan sailkatu ziren Unibertsitate Kirolaren Euskadiko XXIV. Txapelketan parte hartzeko.

Finala martxoaren 5ean egingo da Arrasaten, Oñatin eta Aretxabaletan, aurten Mondragon Unibertsitateari baitagokio antolatzea, eta 550 ikasle inguru bilduko ditu.

Testua: Mondragon Unibertsitatea / Argazkia: MU Kirol Zerbitzua.

Mondragon Unibertsitateak Unibertsitate Kirolaren Euskadiko Txapelketarako sailkatzeko barne-txapelketa egin zuen atzo. Guztira 250 ikaslek hartu zuten parte Arrasateko eta Aretxabaletako kirol-instalazioetan egindako probetan.

150 ikasle inguru sailkatu ziren taldeko kirol-modalitateetan (areto-futbolean, saskibaloian, errugbian, boleibolean, futbol 11n, eskubaloian, padelean, xakean eta frontoiko kiroletan) zein banakako modalitateetan (frontenisean, goma-palan, esku-pilotan, padelean eta xakean).

Horiek guztiek hartuko dute parte Euskadiko XXIV. Txapelketan. Aurten, Mondragon Unibertsitateari dagokio antolatzea, eta martxoaren 5ean egingo da.

Martxoaren 5eko finalerako sailkatzea lortu dutenak areto-futbolean, futbol 11n, eskubaloian, saskibaloian, boleibolean, errugbi 7an, padelean, xakean, mahai-tenisean, tenisean eta frontoiko kiroletan (frontenisean, palan eta esku-pilotan) lehiatuko dira gainerako unibertsitateetako —EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Euneiz— ikasleekin.

Modalitate bakoitzeko irabazleak zenbait autonomia-erkidegotan antolatzen diren Espainiako Unibertsitate Txapelketetarako sailkatuko dira (taldeko modalitateetan).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen