Ezbeharra goizeko 11:30ak aldera izan da “makina batek eskua harrapatu dionean” suhiltzaileek azaldu dutenez.
Suhiltzaileak eurak Uribarri etorbideko zentro teknologikora joan dira, eta gizonezkoa makinatik askatzea lortu dute.
Jardueran Udaltzaingoak ere parte hartu du, eta anbulantziako langileek zauritua Gasteizko Txagorritxu Ospitalera eraman behar izan dute, Ertzaintzak azaldu duenez.




