2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

hirekin

25 urteko langile bat Hirekin-en zauritu da, eta Gasteiza eraman dute

Ezbeharra goizeko 11:30ak aldera izan da "makina batek eskua harrapatu dionean" suhiltzaileek azaldu dutenez. Suhiltzaileak eurak Uribarri etorbideko zentro teknologikora joan dira, eta gizonezkoa makinatik askatzea lortu dute. Jardueran Udaltzaingoak ere parte hartu du, eta anbulantziako langileek zauritua Gasteizko Txagorritxu Ospitalera...

Mondragon Unibertsitateak 2.400 ikasle berrirekin eta Hirekin zentroan hasi du ofizialki kurtsoa

Ikasturtearen ekitaldi ofiziala egin du gaur, denera 7.000 ikasle dituelarik. Lau erronka nagusitan dihardu: "ikaskuntza-esperientzian bikaintasuna handitzea", "etengabeko prestakuntzaren eskaintza birtuala sendotzea", "ikerketa eta transferentzia bultzatzea" eta "posizionamendua indartzea". Ekitaldian, besteak beste, EAEko lehendakaria Imanol Pradales eta Arrasateko alkatea...

Hirekin zentro inauguratuak oinarri ditu “ekintzailetza industrial eta teknologikoa, digitalizazioa eta jasangarritasuna”

Mondragon Unibertsitatea buru, 9 milioi euro inbertitu dira bertan. Hasieran "25 eta 40 pertsona artean arituko dira zentroan, eta aurrerago beste ikertzaile eta ekintzaile batzuk batuko zaizkie". Inaugurazioan MUko ordezkariak, alkateak eta lehendakariak parte hartu dute, besteak beste. Langileek amaitu dituzte bertako...

Bidegorri zati berri bat erabilgai dago Uribarri hiribidean

Bidegorria egiteko obrak kokatu dira Hirekin zentroaren eraikuntza egitasmoaren harira. Berrurbanizazio lanei esker, bidegorriaz gain, zuhaitzak eta espaloiak ere jarri dituzte bertan.

Hirekin zentroko obrak azken fasean, aholku-mahaiak 1. bilera egin du

Mondragon Unibertsitateak antolatuta, Garaiako bileran parte hartu dute hainbat instituzio, babesle, sustatzaile eta Goi Eskola Politeknikoak. Uribarri auzoko Hirekin zentroak helburu du "ekitzailetza industrial, teknologiko eta digitalarekin, industrian jasangarritasuna bultzatzea". Bilerako argazkiak eta beheko testua: Mondragon Unibertsitatea. Mondragon Unibertsitatearen Hirekin berrikuntza...

HIREKIN berrikuntza zentroaren lehen harria jarri du Mondragon Unibertsitateak

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa buru duen proiektu honek ia 8 milioi euroko inbertsioa eskatu du, eta 2024aren erdialdera bukatuko da. Testua: Mondragon Unibertsitatea. Industria sektore jasangarri eta digitalizatuagoa izatea du xede Mondragon Unibertsitateko HIREKIN berrikuntza eta ekintzailetza industrialeko zentroak, eta laster...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Parte-hartzeak 10 puntu egin du gora 2023ko hauteskundeen aldean, 14:00ak bitarte

Guztira 17525 pertsonak dute bozka emateko eskubidea Arrasateri dagokionez, bertatik bertara nahiz Espainiar Estatutik at. Aurreko Hauteskunde estataletan parte-hartzea %35ekoa...
- Advertisement -spot_img