25. Elkartasun Eguna izango da zapatuan, garapena oinarri

0
736

Kartela eta beheko testua: Harreman.

Aurten Elkartasun Egunaren XXV. edizioa ospatuko dugu Arrasateko GGKEek antolatuta. Ekitaldi hau Arrasateko herriarekiko topagune bihurtu da, eta herrialde pobretuenen arazoak azaltzen saiatuko gara beti bezala.

GGKEak, bai bertakoak bai beste gonbidatu batzuk, oso presentzia garrantzitsua dira ekitaldi honetan. Euren jarduera solidarioen berri emango digute eta hainbat artikulu jarriko dituzte salgai.

Tokiko eta Debagoieneko GGKEak oso presentzia garrantzitsua eta interesgarria dira ekitaldi honetan. Euren jarduera solidarioen berri emango digute eta hainbat artikulu jarriko dituzte salgai.

Egitaraua, aurreko urteetan bezala, hainbat jardueraz osatuta dago: Txikienentzat puzgarriak, haurrentzako disko festa, DJ GOIKO eta KIDS@US jolas parkearen eskutik. Trikitilarien, dantzen, kalejiretako klarinete topaketako musikarien eta Arrasate Musikaleko Gazte Taldearen emanaldiak. Azkenik, Azkaiter Pelox taldeak joko du. Gainera, tonbola Harremanek laguntzen dituen proiektuekiko elkartasuna erakusteko aukera izango da, eta IBAI-ARTEk eskainitako ehunka sarietako bat irabazteko zortea izango dugu.

Eguna borobiltzeko, 20:30ak aldera eta IBAI-ARTEren eskaintzari esker, 300 €-ko sariaren zozketa egingo da beren dendetan gastatzeko bonuetan.

Bertaratzen diren GGKEek hurreratzen diren herritarrei egiten dituzten jardueren eta proiektuen berri emango diete; horietako batzuk gerra aktiboak dituzten herrialdeetan ari dira lanean, eta, gaur egun, egoera dramatikoak sufritzen dituzten herritarrengandik hurbilean. Ez ditzagun ahaztu!

Aurten ere bai, HARREMAN DENDA (BIDEZKO MERKATARITZA) bertan egongo da, txokolate dastaketa eskainiz eta Bidezko Merkataritzako produktuak ezagutzera emanez.

Bereziki nabarmendu nahi dugu IBAI-ARTEk ematen digun laguntza, urtez urte tonbola egiteko aukera ematen jarraitzen baitu. Eskerrik asko IBAI-ARTEko bazkide partehartzaile guztiei, horiek gabe tonbola ezinezkoa izango bailitzateke.

Tonbolan ateratako dirua Mumbaiko (India) Ankur harrera-etxera bideratuko da. Harrera-etxe hau Santa Ana Karitateko Aizpek kalean jasotako 200 haurrekin (neska eta mutiko) egiten duten lan handia da, eta haurrek oinarrizko beharrizanak asetzeaz gain(elikadura, osasun-arreta, heziketa….) maitasun handia ere jasotzen dute, etorkizun itxaropentsuago eta bizimodu duin bat lortu ahal izateko.

Arrasateko herritarrak ekimen ezberdinetan parte hartzera animatzen ditugu, eta laguntza eta elkartasun guztia aurrez eskertzen dugu, BESTE MUNDU HOBEAGOBAT POSIBLE delako! www.harreman.net.

“Ankur”
Bizitzara jaiotzen
den eta bizi den
landarea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen