Ireki da 24 Orduko Zaldibarko Futbito Txapelketaren izen-ematea

0
1709

Aurten ekainaren 28an jokatzen hasiko da eta 29ko goizaldean amaituko. Izen-ematea Osorik tabernan dago jada zabalik gaurtik, maiatzaren 26tik ekainaren 21era arte.

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Antolakuntza.

Talde bakoitza gehienez 15 pertsonak osatu dezakete, eta gutxieneko adina 16 urte dira. Izen-ematea talde bakoitzeko 150 euro dira. Printzipioz sari nagusiak honakoak izango dira:

  • Talde irabazlea: 850 €
  • Talde txapeldunordea: 300 €
  • Hirugarren talderik onena: 150 €

Hala ere, Antolakuntzak azaldu duenez sarien zenbatekoa izena emango duten “talde kopuruaren araberakoa izango da”. Beste zenbait sari ere izango dira.

Mondratek txapelketaren berri eman du eta animo mezua zabaldu du: “Hitz egin kuadrillan eta izena eman!!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen