2022ko udaberriko programazioa aurkeztu du Emakume Txokoak

0
529

Ikastaro, tailer eta espazioetan parte hartzeko izena emateko epea urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra izango da.

Programari hasiera emateko, otsailaren 16an ‘Nik sinisten dizut’ irakurketa kolektiboaren bideoa aurkeztuko da.

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Emakume Txokoak 2022ko lehen seihilekoko ikastaro eta tailerren eskaintza aurkeztu du. Urtean zehar, bi plangintza nagusi lantzen jarraituko du Emakume Txokoak, emakumeen ahalduntzerako, berdintasunean eragiteko eta eraldaketa feminista sustatzeko ahaleginean: Jabetze Eskolakoa, emakumeei zuzenduta, eta egitarau orokorra herritarrak berdintasunaren sentsibilizatzeko. Guztira 29 ekintza ezberdin programatu dira.

Programa berriak 2021ean arrakastatsu suertatu diren lan ildoak mantenduko ditu. Guztira 30 ikastaro-tailer eskaini ziren eta 320 emakumek hartu zuten parte. Emakume Txokotik azaldu dutenez “orokorrean, ikastaro guztiak jaso dute parte hartzaileen aldetik balorazio oso ona eta formazioaren kalitatea eta taldeetan sortutako giro ona eta konfiantzazkoa da azpimarratzen dutena. Ikastaro gehienetan osatu ziren taldeak. Osasuna eta garapen pertsonala eta autonomia sustatzeko ikastaroak izan duten arrakasta nabarmendu badaiteke ere, beste lan ildo batzuetakoak ere, adibidez, Noka ikastaroak, Zapalduaren antzerkiak edo Terapia Versus Politika eztabaida guneak ere oso harrera ona izan dute”.

Jabetze Eskolaren helburua da emakumeen ahalduntze prozesuak sustatzea, parte hartze soziopolitikoa ahalbideratzeko, feminismora hurbiltzeko, sareak sortzeko. Horretarako lanketa ezberdinak proposatzen dira ikastaro, tailer edo gune bezala antolatuta.

Ikastaro eta tailerrei dagokionez, hainbat esparru hartuko dituzte: osasuna, garapen pertsonala eta autonomia, formakuntza feminista, sormena eta kultura, kulturartekotasuna eta aniztasuna…

Jabetze Eskolak alorreko profesionalek zuzendutako eta dinamizatutako formazioa eskainiko du beste behin eta lan ildoak ikuspegi feministatik abordatzen jarraituko du.

Ikastaro, tailer eta espazioetan parte hartzeko izena emateko epea urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra izango da.

Hona hemen landuko diren gai eta ikastaroen zerrenda:

Osasuna, ongizatea eta gorputza lantzeko honako ikastaroak:

  • Zoru pelbikoa indartzekoa ikastaroa;
  • Sexualitatea eta gorputz esperientzia propioa lantzeko tailerra;
  • Chi Kung ikastaroa;
  • Autoestimua lantzeko ikastaroa;
  • Mindfulness eta pintura tailerra; …..

Autonomia lantzeko ikastaroak:

  • Norbere lemazain: lidergoa lanean eta bizitzan lantzeko ikastaroa;
  • Hurbildu zaitez finantzetara;

Sormena, adierazpena eta kultura lantzeko, ikuspegi feministatik:

  • Zapalduen antzerkia;
  • Xilografia ikastaroa;
  • Boterea, ahizpatasuna, perreoa;
  • Rurru Mipanochian erakusketa- tailerra: Mexiko prekolonbinoan oinarritutatko sexualitate eta mito eta erritoen inguruko lanen ingurukoa;
  • Arrasateko Noka ikasi eta erabiltzeko ikastaroa;
  • Egin barre! Ikastaroa, umore feministaren inguruko hausnarketa eta jolasa; …

Feminismoa(k) lantzeko eta ezagutzeko:

  • Ekonomia feminista tailerra;
  • Trans eta LGTBI estatuko lege proiektuaren inguruko hausnarketa feminista gunea;
  • Emakumeak borrokan tailerra; …

Jabetze eskolako ikastaroetan, lanketa pertsonalarekin batera kolektiboki antolatzea eta emakumeen arteko sareak sortzea bilatzen da.

Helburu horri lotuta, plangintza honetan, mendi irteera pare bat ere antolatu dira, elkarrekin disfrutatzeko eta mendian autonomiaz eta segurtasunez ibiltzen laguntzeko:

  • Antzuola Arranohaitz mendi ibilbidea (maiatzaren 21ean)
  • Arantzazuko Santutegia-Enaitz (ekainaren 11n)

Kulturartekotasuna lantzeko eta emakume migratuen esperientzia ezagutzeko aukera ere izango da, gune ezberdinetan, horien tartean, berria izango den Tela afrikarren ikastaroan.

Gune iraunkorrei dagokionez, martxan jarraitzen dute:

Irakurketa Feministen Txokoak :

5 saio izango ditu plangintza honetan. Lehena, otsailaren 24an izango da , Alaine Agirreren “X hil da” liburuaren inguruan. Irakurketa guztien zerrenda eta datak liburuxkan topatu ahal dira eta parte hartzeko interesa izanez gero idatzi behar da emakumekumetxokoa@arrasate.eus helbidera.

Emakume Migratuentzako Topalekuak jarraituko du eskaintzen gune bat emakume migratuak elkar ezagutzeko, elkarrekin esperientziak partekatzeko eta tresnak eskuratzeko migrazioa eramangarriagoa izan dadin. Horretarako tailer berriak antolatu dira: Ker Fatou ekintzailetza esperientzia; Emakumeak borrokan, Ziurtagiri digitala lortzeko aholkularitza….

Informazioa edo orientazioa jasotzeko Emakume Txokora hurbildu, deitu edo idatzi ahal izango da.

Egitarau orokorra:

Plangintza honen baitan, Martxoak 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, tartean izango da eta , aurretik eta ondoren ere, hainbat ekimen antolatu dituzte Emakume Txokotik:

  • Guztiari hasiera emateko, ikasturte irekiera emanaldi bat antolatu dugu Otsailaren 18an Emakume Txokoan. Bertan “Nik sinisten dizut” irakurraldi kolektiboaren bideoaren aurkezpena egingo dugu eta “La encendida” musika-poesia emanaldia izango dugu, Celeste Agüero Gonzalezekin eta Garazi Basterretxea Barearekin
  • Gogoratu aurtengo M8ko kartel lehiaketa zabalik dagoela: Feminismoa denon kontua da (bell hooks) leloarekin. (Lanak aurkezteko epea otsailak 14ra arte dago zabalik)
  • Erakusketak ere izango ditugu: Martxoak 8ko kartelen erakusketa; Rurru Mipanochia artista mexikarrarena eta Irantzu Pastor Ordoki eta Igone Mariezkurrena Fernandezen LUMINISZENTEAK argazki erakusketa
  • Umore feminista oholtzara ikuskizuna ere izango dugu, Martxoak 8aren testuinguruan: Kaitin Allende Zaldunbide, Belen Nevado Mendez eta Beatriz Egizabal Ollokiegirekin
  • Emakumeak protagonista elkarrizketa saioan Miren Agur Meabe Plaza elkarrizketatuko du Eider Rodriguez Martin-ek.
  • Eta azkenik, Mari Luz Esteban Galarzaren Andrezaharraren Manifestua- aren Irakurraldi-performance-a ere izango dugu , egilearen eta Metrokoadrokakoen eskutik

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen