6 taldetako 170 gazte inguru batu ditu Bailarako Dantzari Egunak

0
1526

Oinarin (Antzuola), Leizarra (Aretxabaleta), Gorosarri (Eskoriatza), Oñatz (Oñati) eta Arrasateko Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz kalerik kale dantzan dabiltza. Udalaxpe Txistulari Taldea, Garinband, Arrasateko Gaiteroak eta Arrasateko Erraldoiak lagun dituzte.

Aurtengo edizioa 29.a dugu, eta Txikitxu-Arrostaitzek eta Lore Gazteek antolatu dute, Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

Aipatutako bi dantza taldeez gain, beste lau ere parte hartzen ari dira: Oinarin (Antzuola), Leizarra (Aretxabaleta), Gorosarri (Eskoriatza) eta Oñatz (Oñati).

Eskoriatzarrek lehen urtea dute Arrasaten eta beraz “ongietorri!”, Herriko plazako ekitaldiko aurkezleak adierazi bezala.

Dantzan ere ari dira Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsako handienak, guztiek hiru musikari talderi jarraituz: Arrasateko Gaiteroak, Garinband eta Udalaxpe Txistulari Taldea.

Goiz partean Kulturolatik abiatu dira kalejiran, eta Herriko plazan ekitaldia egin dute. Kulturolako aterpean bazkalduko dute, eta arratsaldean poteoa egingo dute Ttakun Arrasateko txalapartariekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen