Izan ere, Arrasateko egunkariak 2024an lortutako saioak 2.800.000 izan dira eta 2023an 2.633.000 izan ziren. Irakurle kopuruak, ordea, behera egin du iaz: 2024an 275.000 izan dira eta 2023an 288.000 izan ziren. Eskerrik asko benetan konexio hau posible egiten duzuen pertsona guztiei.
Logoa: Adox – Arkodi Kultur Elkartea / Grafikoa: Google Analytics 4.
Google Analytics 4k jakitera emandako datuen arabera, eguneko 4.500 herritar inguru konektatu dira 8.000 saiotan Arrasateko egunkariarekin.
Portzentaietan adierazita, eta Arrasaten zentratuta, 2024. urtean bisita edo saio kopuruak %6’3 egin du gora, eta bisitari edo erabiltzaile kopuruak %4’5 egin du behera, 2023aren aldean.
Espainiar estatutik kanpo, ondorengoak izan dira 2024an Mondraberrirekin gehien konektatu diren herrialdeak:
Amerikako Estatu Batuak, Norvegia, Suedia, frantziar Estatua, Alemania eta Irlanda.
Eskerrik asko benetan hau guztia posible egiten duzuen irakurleei, informazio-iturriei, bazkide-laguntzaileei, iragarleei, babesleei eta oro har lagundu duten pertsona guztiei!





