14 edukiontzien erreketen arriskuez eta 12.500 eurotik gorako kalteaz ohartarazi du Mankomunitateak

0
1451

Argazkia: Herritar bat, artxibokoa / Beheko testua: Debagoieneko Mankomunitatea

Azken asteotan Arrasate eta Aretxabaletan 14 edukiontzi nahita, eta modu errepikakorrean, erreta azaldu dira. Zehazki, 2023/12/03 eta 2024/01/03 artean, ontzi arinen 5 edukiontzi, papera-kartoiaren 5 edukiontzi, organikaren 2 edukiontzi eta errefusaren 2 edukiontzi izan dira nahita erretakoak. Hauetatik 10 Arrasaten eta 4 Aretxabaletan.

Edukiontzi erreketa hauek Mankomunitateari sortutako kostu ekonomikoa oso handia izan da, zehazki 12.547,55 € (BEZ kanpo)-koa.

Edukiontzi erreketa hauek sortutako kalte ekonomiko eta logistikoez gain, inguruko ibilgailu, etxebizitza eta bizilagunengan arrisku handia sor dezakete, nahita piztutako suak kalte handiak sor baititzake edukiontzi inguruetan.

Egoera honen aurrean, Debagoieneko Mankomunitateko ordezkari politikoek ardura eta ezinegon handia adierazi dute eta herritarrei arduraz jokatzeko eskatu nahi diete, arrisku egoerak ekidin eta ondasun publikoak ez kaltetzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen