13 urteren ondoren Beste Bat! St. Pauli-Mondra desegin da

2
2189

Disoluzioa, Israel-Palestina gatazkatik dator. Hamasek urriaren 7an egindako eraso genozidaren ondoren eta Israelgo gobernuaren erantzun ezagunak gertaera basatiei buruz hitz egiten du. St. Pauli FC-a, arrazakeriaren aurkako kirol-klub antifaxista eta antisexistentzia bezala definitzen da.

Ofizialki St. Paulik berehala eskatu zuen su etena, hildakoak deitoratuz, laguntza humanitarioaren sarbide librea exijituz. St. Paulik nazioartean dituen lagunarte askok palestinar herriarekiko enpatia handiagoa eskatzen zuten, zenbaitentzat labur geratu direlako komunikatuak. Azkar berotu da gaia nazioarteko eta Alemaniako lagunarteen artean. Era berean, holokaustoagatik Alemaniak sentsibilitate behartua du Israelgo herriarekiko, eta horrek ez luke eragotzi behar Israelen politika genozidaren aurkako salaketa.

Beste Bat! St. Pauli-Mondrak, barne-eztabaiden ostean batzar bat antolatu zuen, gaia eztabaidatu eta gehiengo absolutuak lagunartea desegitea erabaki du, zapaltzailearen eta zapalduaren arteko gatazkan irmo kokatzen ez den klub baten ingurunean parte gehiago ez izateko. Gaur egun, badaude erabaki bera hartzekoak diren nazioartean hainbat lagunarte.

Aipatzekoa da, Beste Bat! St. Pauli-Mondrari geratzen zaion arropa Larrañako (Oñati) errefuxiatu-zentroari emango diola, beraien finantza-funtsetik %75 Palestinan lan egiten duen Gobernuz Kanpoko Erakunde batera doala eta gainerako %25 Aita Marira.

Beste Bat! St. Pauli-Mondrak eskerrak eman gura dizkie asmo onez urte hauetan, kontzertu, bazkari eta parranden parte izan duten guztiei, BesteBat!en logotipoa eraman duten guztiei, egoera behartsuan diren kolektiboen eta pertsonen aldeko ekimenak babestu dituztenei,…

Lagun hauek guztiak gonbidatzen ditu larunbat honetan, hilak 18, Monterronen 17:00etan Palestinar herria babestera eta talde-argazki bat egitera.

2 IRUZKIN

  1. Zorionak elkarteko kideei koherentziagatik eta eskerrik asko Palestinar herriarekiko elkartasunagatik. Aupa zuek!! PALESTINA AURRERA!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen