’12 ikastetxe 12 tontor’ ekimeneko partehartzaileak hasi dira beraien opariak jasotzen

0
411

Testua: LEK.

Dakizuenez, aurreko astean ’12 ikastetxe 12 tontor’ ekimenari amaiera eman genion eta dagoeneko, hasi gara erronka burutu zutenen artean opariak banatzen. Guztira, 213 ikasle aritu dira tontorrez tontor ekimenean parte hartzen eta horietatik 144-k lortu dute erronka burutzea. Horrez gain, 29 ikaslek 6 tontor baino gehiago igotzea lortu dute eta ondorioz, 10 opariren zozketan sartu dira. Zorionak guztiei!

Ekimenari agur berezia emateko, hona hemen partehartzaile guztien argazkiekin prestatu dugun laburpen bideoa. Bertan, ekimeneko parte hartzaile guztien argazki bana ikusteaz gain, amaieran 6 tontor igo dituztenen artean egindako zozketa ikus dezakezue.

Gauzak horrela, iritsi da oparia zein izango den argitzeko unea: TERNUA Ampersand 16 motxila! Uda garaian tontorrak zapaltzen jarraitu dezazuen osagarri paregabea.

Azken asteetan protagonista nagusia izan den ekimena alde batera utzita, aurreko larunbatean Arrasaten ospatutako Naturan jolasean ekintza aipatu beharra dago. Aurten, seigarren aldiz antolatu dugu ondorengo eragileen artean:  Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Txatxilipurdi Elkartea eta Guraso.eus. Hona hemen, goienak egindako erreportai sakona.

Azkenik, gogoratu oraindik ere bailarako taldeek antolatutako kanpus eta ekintzetako izen emateak zabalik jarraitzen dutela. Aurreko asteetan Aresko-ko saskibaloi kanpusa MONDRA futbol kanpusa, UDA futbol kanpusa, BURDINOLA Hockey patinak kanpusa, OINTXE saskibaloi kanpusa, ARRASATE ESKUBALOI kanpusa eta Kirol egokituko kanpusa-ren berri ematen genizuen eta horiei Mondrate areto futbol taldeak antolatuko duen kanpusa gehitzen zaie.

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen