1.055 sinadura lortu dituzte bizilagunek Tanatorio berriaren kokapenaren aurka

10
2300

Ignacio Zuloaga kaleko bizilagunek tokiko komunikabideak deitu dituzte berriz ere, kalean proiektatzen ari den tanatorio berriaren aurka agertzeko. Bizilagunek defendatzen dute hori ez dela San Feliperen tanatorio berria kokatzeko lekurik onena, eta negoziaziorako prest daudela, bizilagun guztientzat atsegina izango den espazio berri bat bilatzen saiatzeko.

Hau guztia defendatzeko helburuarekin 1.055 sinadura lortu dituzte azkenengo hamar egun hauetan Seber Altuben jarritako postuan. Hauetatik 412 San Felipe-ko kideak dira eta 643 bizilagunak.

10 IRUZKIN

  1. Eta nun jarri behar da?
    ZIGARROLAN URTE PILLA BAT DARAMA ETA SEGURU AURKA DAGOEN FAMILIAKOREN BAT BERTAN EGON DALA eta etxebizitzak ere gertuan daude. Zer gertatzen da kalekoak klase handiagokoak direla.?
    San Felipeko kideak ere aurka, gertuan tokatzen zaie.?
    Orduan lehen bezala bakoitzat bere etxean egin dezala eta debekatu dezatela tanatorioak

    • mesedez tontokeixa gutxiau! uste dozu serixua dala arrasate erdixan, taberna artian, zarata besterik ez dauen toki baten jartia tanatorixua? gustauko jatzun zure senitarteko bat hiltzian lasai egon biharrian jai giruan ibiltzia? kontzertu bat onduan, jendia poteauan eta mozkor… Leku idealik ez dau, baina musakolan ezkutuan eta leku lasai baten ez zauela ezin da esan, eta bai, etxe bat dau parian, baina ez dot uste asko molestauko zittunik (jakituriaz esaten dot).

  2. Uste dozu Yoni; serixue dala Arrasate erdixan, taberna artien, zaratie besteik eztauen tokixan parrokixie egotie? Hasiko gare parrokixie bertatik kentzeko firmak batzen?
    San Felipek oso ondo asmatu du, leku egokia da, egon daitekeen jasangarriena.
    Tanatofobia tratatzen hasi bearko die sikologuek

  3. Ba orain dela gutxi arte puticlub bat zegoen etxebizitzen artean, eta diskoteka bat eta ostegunero, ostiralero eta zapatuero gendetza zegoen bai puticluben eta baita ere diskotekan. De hecho, puticluben egunero handik “sartu eta atera”-tzen zen jendea. A ze parrak, beno, ni erdialdean bizi nintzela konekta bakarrik parrandetan joaten nintzelako. Ez dakit zonalde horatko familiak eta umeak ze pentsatuko zuten.
    Beitu, nahi baduzu kexatu al zara, baina ez esan tabernak daudelako eta ez dakit beste zenbat astakeriengatik. Ez duzula nahi ispiritu txarrak zure portal onduan egotia, ados. Baina ea noiz inportatu zaizun matitxu kajoi ospatzen denean sortzen den zarata eliza ondoan. Edo egunero poteoa eliza ondoan edo liburutegi ondoan. Edo astebururo taberna eta plazan sortzen den bulla.
    Benga, tanatorio a erdialdean eta listo. Eta al bada zure portal onduan.

  4. Hau ez da irabazi edo galdu. Kontuan eduki behar da Arrasateko biztanleen iritsia. Seguro nago badaudela toki hobiagoak Mondrauen, danon gustokoa. Ta iritsiak danetarako dago. Niretako ez da toki egokia naiz eta zerbitzu ona hemun. Ez da intimoa erabili behar dutenendako. Ta bai oinarte zigarrolan egon da. Baina ez zigarrolako erdi erdian, ta ulertzen dot ondoko bizilagunak gustora ez egotia, horrezegatik, ulertu ere biztanleen iritzia. Posible da beste toki herri osoen adostazunakin.

    • Nik neik ed dot botau paretik enazelakobpasau, edo nagikerixagtik, eta neure moduen asko. Ez dot uste herritarren %5ak bez ondo ikusten dauenik hau. Eta ondo ikusten dauenak arrazoi sendo bat be bota ezin

  5. Udal arauak onartzen dute bertan tanatorio bat jartzea, proiektua behar modukoa izanez gero. Beraz legala da.
    Bestalde, San Felipek burututako Batzar Nagusian proiektuaren alde %73 egin zuen. Beraz legitimoa da.
    Sinadurak horreik ez dute eraginik. Gutxiago San Felipen bazkideenak: euren Batzar Nagusian hartutako erabakien kontra egiteko bide bakarra gai bera aztertzeko eta atzera egiteko beste Batzar Nagusia antolatzea litzateke eta bitartean, onartu eta kitto.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen