Leintz Eskola Kirolak antolatuta, ekimenak bi aste daramatza abian, eta dagoeneko 230 igoera jaso dira. Hortaz gain, LEKek animatu nahi du Euskaraldiaren ostean ere euskara erabiltzen jarraitzera.
Beheko testua: LEK / Argazkia: familia parte-hartzaile bat – LEK.
Bi aste daramatza martxan “12 ikastetxe-12 tontor” ekimenak eta eguraldia lagun, hasiera benetan arrakastatsua eman diogu aurtengo egoerara egokituz proposatu dugun ekimen berri honi. Dagoeneko, 100 familia inguru animatu dira guk proposatutako 14 mendien artetik bat edo beste igotzera eta parte hartzaile guztien artean, dagoeneko 230 tontorretik gora pilatu ditugu, LEKen izena eta irudia bailarako mendietan barrena zabalduz. Ea ba orain arteko motibazioari eutsi eta tontorrak pilatzen jarraitzen duzuen!! Kontuan izan, maiatza bitartean duzuela helburua lortzeko denbora eta oraindik hasi ez bazara ere, denbora nahiko duzula. Ekimenaren inguruko informazio guztia eta argazkiak hemen
Bestalde, ostiral honetan amaituko da 2020ko Euskaraldia eta Leintz Eskola Kirolaren partez, datozen 365 egunetan ere euskara erabiltzen edota ikasten jarraitzera animatzen zaituztegu!! Gure arloa den Jarduera Fisiko eta Kirol munduan ere euskarak presentzia izatea nahi dugu eta guztion artean, Euskara GEHIAGO, GEHIAGOREKIN eta GEHIAGOTAN entzutea lortuko dugu!! eta nola ez, gorputza mugituz bada askoz hobe!!
Euskera eta bizimodu aktiboak, GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN!!