1’5 tona janari jaso dituzte Zaporeak eta Aita Mennik Siria eta Turkiarentzat

0
1099

Lurrikarek milaka lagun kaltetu dituzte, eta bilketak 2.000 euro ere lortu ditu. Antolatzaileek eskertza berezia egin diote Bergarako San Martin Agirre Herri Eskolari.

Argazkiak: Aita Mennitik.

Arrasateko Ospitale honek, Gobernuz Kanpoko Zaporeak Erakundearekin batera, urjentziazko elikagai-bilketa abiatu zuen otsailaren 10ean.

Bilketa amaituta, 1.500 kilo elikagai (lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban eta esnea) eta 2.000 euro lortu dira.

Aita Menniko Elkartasun arduradun eta bilketaren koordinatzaileak, Egoitz Zabala Sagarnak, adierazi du “kanpainan parte hartu dugun pertsona guztien izenean, gure eskerrik beroenak ekarpenekin kolaboratu eta lagundu duten pertsona anonimo eta entitate guztiei”.

“Hain zuzen, esker bereziak agertu nahi dizkiogu Bergarako San Martin Agirre Herri Eskolari. Ikastetxe honek elikagai kopuru nabarmena bidali digu, eta bertan ikasleek parte hartu dute, baita euren familiek eta ikastetxeko langileek ere”.

“Adierazi digutenez, eskolan egungo egoera lantzen eta analizatzen ari ziren, eta Turkian eta Sirian gertatzen zebilena ikasten ari ziren. Laguntzea erabaki zuten, eta euren erantzuna bikaina izan da”.

Egoitzek gogora ekarri du Aita Mennik eta Zaporeak berriro elkartu direla, 2019an bezala, Lesbos-ko (Grezia) errefuxiatuei laguntzeko.

Orduan “2.000 kilo elikagai bildu genituen, eta Zaporeen salmenten merchandising-arekin 3.000 euro. Gainera, Benito Menni Fundazioak 7.000 euro eman zituen dohantzan elikagaiak erosteko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen