Zeuk iñ zeuk jan bazkarirako izena emateko epea zabalik

0
1264

Ekainaren 25ean egingo da Zeuk iñ zeuk jan bazkaria, eta gaur ireki da izen ematea. 1000 pertsonentzako lekua egongo da eta izena emateko azken eguna ekainaren 17a izango da.

Jatorrira itzultzea

Zeuk iñ zeuk jan bere jatorrietara itzuliko da, Portaloira. 1.000 lagunentzako lekua egongo da, eta eguraldi txarra izanez gero, bazkaria Biterin egingo da.

Su txikiak zozketara

Udalak 10 eta 12 su txiki jarriko ditu, eta hauek zozkatu egingo dira. Janaria prestatzeko tresneriari dagokionez, bakoitzak berea eraman beharko du. Derrigorrez ontzi berrerabilgarriak erabiliko dira. Mahai tresnak bakoitzak bereak eramango ditu eta berrerabilgarriak izango dira. Udalak behar dutenentzat izango du eskura edalontziak eta platerak.

Eman izena: https://izenemateak.arrasate.eus/eu/zeuk-ein-zeuk-jan-bazkaria-2024/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen