Zerok kontzertua emango du Ez Donk Amaituk eta Txapa Irratiak antolatuta

0
454

Txerra Bolinaga eta ‘Osoron’ arrasatearrek, baita Leire ‘Led Infierno’ eta ‘Otxe’k ere, kontzertua egingo dute igande honetan Bergaran.

Argazkia: Zero taldea Facebooken / Kartela: Antolakuntza / Beheko testua: Iker Barandiaran-Ez Donk Amaitu.

Igande honetan, irailak 25, Zero taldeak kontzertua egingo du Bergarako Kartzela Zaharrean 13:00etan. Txapa Irratiak eta Ez Donk Amaitu-k antolatuta.

Zero da hainbat musikari beteranok sortutako talde berria, punk-rock eta rock makarraren koordenadatan kokatzen dena. Taldekideek curriculum zabala daukate (Begitruk, RIP, The Kagas, Gatillazo, Victimas Club eta beste asko); eta punk-rocketik gertu baina aske konposatzen dihardute.

Kaleratu berri duten diskoa aurkeztuko dute Bergaran.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen