Larunbat honetan, azaroaren 23an, Mikel Lezea arrasatearra omentzeko jaialdia egingo da Gaztetxean. Bi urte bete dira Mikel Lezea Iriarte, Gatillazoko baxu-jotzailea, zendu zenetik. Arrasate Musikalen ikasi zuen eta garaian Los Quadrophenicos talde arrasatearrean jo zuen. Maila altuko baxularia izatea lortu zuen, baina tamalez 40 urterekin hil zen.
Zapatuan, eguerdiko 12:30ean Irati tabernan bi talde hauek joko dute:
- Erromintxelak
- Sala eta Agina
Egun berean baina gaueko 21:30ean Arrasateko Gaztetxeko ateak zabalduko dira, eta kontzertu hauek izango dira gaueko 22:30etik aurrera:
- Los Cretinos
- M.K.B. eta lagunak
- Material Rechazado
- Sonic Reducers
- Bacon Maiden
- Lost Souls




