Zaintza partekatua planifikatzeko, ANAKONek hitzaldia antolatu du

0
223

Gizarte-laguntzaile Olaia Aranak emango du hitzaldia Kulturaten. Ekitaldiaren izenburua ondokoa da: ‘Hitz egin dezagun gure zaintzaz’.

Irudiak: ANAKON.

Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatu du hitzaldia, eta abenduaren 20an (asteazkenean) izango da. Kulturateko areto nagusian egingo da.

Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta hitzaldi honen laguntzaileak Arrasateko Udala, La Caixa Gizarte Ekintza eta Laboral Kutxa dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen