Zahara Galán abeslariak eta Ibai-Arteren saskiek pizgarria jarri dute

0
437

Abeslari arrasatearrak eta Borja Gomez gitarristak kontzertu akustikoa eman zuten, eta Ibai-Artek Gabonetako 50 otar banatu zituen.

Udalak eta Ibai-Artek antolatuta, atzo arratsaldean Herriko plaza piztu zuen ekitaldi bikoitza egin zen:

Zahara Galán abeslari arrasatearrak pasio handia jarri zuen kontzertuan, Borja Gomez gitarrista arrasatearrarekin batera. Letra intimista eta protesta ukitukoak eskaini zituzten, pop-rocka baliatuz.

Estudioan hiru kantu gutxienez grabatuak dituzte, eta abestien letrei dagokienez, “gure egoera pertsonaletan oinarritzen dira, adibidez norberaren edota gizartearen arazoak gaitzat hartuta”.

Martxoan lehenbiziko kontzertua eman zuten, Gaztetxean, eta Udazabal programan ere aritu dira. Atzo Herriko plazan eskaini zuten kontzertua.

Atzoko ekitaldi bikoitzean, Ibai-Arte Eguberritako 50 otarren zozketako irabazleei otarrak banatzen aritu zen, Herriko plazan pizgarria jarriz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen