Argazkiak: Zahar-Berri.
Zahar-Berriko lagunek Santa Katalinako Lorategi Botanikoa bisitatu zuten atzo goizean. Lorategia Iruña Okako Tresponde herrian dago, Gasteiztik 15 kilometro eskasera. XIII. mendeko komentu zahar baten hondakinetan dago kokatuta, eta bost kontinenteetako 600 espezie botaniko baino gehiago hartzen ditu. 40.000 metro karratu inguruko azalera du, eta bertan Australiako zuhaitzak, bertako eta ekialdeko landareak, uretako espezieak eta abar aurkituko ditugu. “Benetan gomendagarria” Zahar-Berriko lagunen hitzetan.