Vulcanizadas, Unidad Alavesa eta Libe ariko dira Koolturren martxoan

0
370

Kartela: Kooltur Ostegunak

Hau da Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan martxoko ostegunetarako Arrasateko Gaztetxean prestatu dutena: Vulcanizadas, Unidad Alavesa eta Libe.

Ostegun honetan, martxoak 7an, Vulcanizadas taldea izango da. Bilboko boskotea, Kontserbatorioetan trebatuta, blues eta soul-a aske lantzen.

Martxoak 14an, Unidad Alavesa taldea oholtzara igoko da. Punkari bizkarra emandako zakur zaharrak folkaren irakurketa pertsonala egiten.

Azkenik, martxoak 21ean, Libe Garcia de Kortazarren (Izaki Gardenak, Pasadena…) bueltatu da berriro bere proiektu pertsonalera disko berriarekin.

Beti bezala, 22:00etan izango dira kontzertuak eta 7 eurotan

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen