Talde bilbotarrak gaur arratsaldeko kontzertuan plazaratu egin ditu ahots eta teklatu dotoreak, baxu pausatua, askotariko bateria eta saxofoi indartsuak.
Boskotearen proposamenak publikoaren txaloak lortu ditu, Arrasate Bluesen baitako kontzertuan, Ibai-Artek antolaturik.
Vulcanizadas euren lehen diskoa jendarteratzen hasi ziren 2023an, izen bereko lana, eta bertan aurki ditzakegu ‘Indarberritzen’ edota ‘Hermana’ abestiak.




