Urriaren 31 frankismoaren biktimen eguntzat ez du hartu Plenoak

0
375

PSEk mozio bat aurkeztu du Osoko Bilkurara, Udalak urriaren 31n Estatu-kolpe militar, Gerra Zibil eta Diktaduraren estatu espainiarreko biktimak oroitu eta omentzeko.

Irudia: Udala.

PSOE-PSEk ondorengo mozioa aurkeztu zuen atzoko Udalbatzarrera, dokumentua onar zedin:

“Gorte Nagusiek duela gutxi onartu zuten Memoria Demokratikoari buruzko urriaren 19ko 19/2022 Legea. Lege horrek, beste xedapen askoren artean, urriaren 31 Estatu kolpe militarraren, Gerra Zibilaren eta Diktaduraren biktima guztiak oroitzeko eta omentzeko eguna izendatzea ezartzen du”.

“Arrasateko Udalak bat egiten du egiaren, justiziaren, erreparazioaren eta ez errepikatzeko bermeen Nazioarteko Zuzenbide humanitarioaren printzipioekin – memoria demokratikoari buruzko politika publikoetan nagusi izan behar dutenak – . 1936ko uztailaren 18ko Estatu-kolpe militarrean, Gerran eta Diktaduran izandako giza eskubideen urraketak berriro ez errepikatzeko memoria-betebeharrari laguntzen dio oroitzapen-egun hori ezartzeak. Horrela, gertaera traumatikoen esanahiaren eta garrantziaren oroitzapena bizirik mantentzen laguntzen du, eta memoria kolektiboan gordetzen ditu gerraren hondamendiak eta totalitarismo mota guztiek eragindako gertakariak, baita biktimen duintasunaren erreparazioa ere, bai egungo herritarren artean, bai etorkizunekoen artean”.

“Horregatik, Arrasateko Udalak honako hau erabaki du:

1.- Urteroko urriaren 31ko oroitzapenarekin bat egitea, Estatu-kolpe militarraren, Gerra Zibilaren eta Diktaduraren biktima guztiak oroitzeko eta omentzeko egun gisa.

2.- Urtero, 2022tik aurrera, bidezkotzat jotzen diren eta urriaren 31rako egokiak diren hedapen-ekitaldi, -jarduera edo -ekintza guztiak prestatzea, Estatu-kolpe militarraren, Gerra Zibilaren eta Diktaduraren biktima guztiak oroitzeko eta omentzeko egunerako”.

Hala ere, bozketaren emaitza ondorengoa izan zen: Aurkako botoak 15 (EAJ-PNV eta EH Bildu), aldeko botoak 3 (PSE) eta abstentzio 1 (Podemos Arrasate). Ondorioz ez zen mozioa onartu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen