Udalak 1,1 milioi euroko inbertsioa egingo du Mojategiko eraberritze lanetan

0
620

Aste honetan hasi dituzte Mojategin dauden bi instalazioren berrikuntza lanak, eta uda osoan zehar luzatzea aurreikusten dute. Bi inbertsio eta esku-hartze proiektu ezberdin badira ere, biak Mojategiko kirol instalazioetan kokatzen dira, Musakolako kiroldegian.

“Mojategin dauden kirol instalazioak etorkizuneko kiroldegian integratuko dira, eta horregatik, eguneratze eta mantentze inbertsioak egin ditugu bertan azken bi urteetan. Hain zuzen atletismo pista berritzea eta argiztapen-sarea sistema eraginkor eta jasangarri batera igarotzea izango dira burutuko diren lanen helburua. Modu honetan, Musakolan ditugun kirol azpiegiturak berritzen joango gara gutxika-gutxika. Uda honetan Mojategin egingo den inbertsioa, guztira, 1.111.175,40 eurokoa izango da” adierazi du Mikel San Miguelek, kiroletako zinegotziak. Lanak udan egitea aurreikusita zeuden, kirol taldeen etenaldia aprobetxatuz, eta eguneroko jardunean eraginik ez izateko.

Efizientzia energetiko eta ekonomikoaren bidean

Mojategin zortzi argi dorrez osatutako argiteria sistema dago, batak futbol zelaia argiztatzen du, eta, besteak, errugbi eta atletismo pistak. Sistema alojeno zaharkitua du Mojategik, horrek susposatzen duen kontsumo energetiko eta ekonomiko handiarekin. Horregatik, lan hauekin, sistema zaharra kendu eta LED sistema berria jarriko dute. Sistema berriak argia erregulatzeko aukera ere eskainiko du, erabileraren arabera egokitzeko.

“Mojategiko argiteriak indar handikoak dira, eta Arrasaten energia gehien kontsumitzen duten instalazioak dira, guztira 305.000 kwh urtean. Aldaketarekin kontsumoaren erdira pasako da Mojategi, eta urtean 20.000€ aurrezteko aukera izango dugu. Gainera, trantsizio energetikorako aldaketa garrantzitsua izango da eta Co2 gutxiago isurtzen lagunduko du” adierzi dute. Lan hauek Tecuni enpresak burutuko ditu datozen 8 asteetan, 361.602,81 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).

Atletismo pista berritu gabe 2007tik

17 urte ditu Mojategiko atletismo pistak, eta ordutik berritu gabe zegoen. Helburu nagusiena soladura eta ekipamenduak berritzea izango da, modu honetan araudira egokituz. Aste honetan hasi berri diren lanak 12 astetan amaitzea aurreikusten dute, 749.572,59 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin. Lanak Obras y Pavimentos S.A. enpresak egingo ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen