Udaberriari ongietorria egingo dio Trikitixa Eskolak jaialdi batekin

0
497

Kartela: Arrasateko Trikitixa Eskola.

Arrasateko Trikitixa Eskolaren eskutik, emanaldia Kulturolako areto txikian izango da ostiral honetan, apirilak 11, arratsaldeko 19:00etan.

Eskolak adierazi du “ilusioz beteta” dagoela hitzordu berri honi begira. Ekitaldi hau Arrasateko Udalak ere posible egingo du.

Hortaz, ikasleek klaseetan irakasleekin trikiari zein panderoari eragiten ikasitakoak jendaurrean azaltzeko aukera izango dute ostiralean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen