Txorbelak gabon kontzertua emango du zapatuan, eta kalejira 31n

0
307

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko otxoteak San Frantziskon zuzenekoa eskainiko du larunbat honetan (abenduak 17) eguerdiko 12:30ean.

Bertan, gabon giroko hainbat abesti kantatuko ditu, hauen artean, Francisco Madina Igartzabal “Aita Madina”ren zenbait abesti, bere heriotzaren 50. urteurrenean.

Hortaz gain, talde kantari honetako lagunak ere gabon zahar arratsaldean Arrasaten kalerik kale ibiliko da kantuan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen