Txorbela Otxoteak kontzertua emango du igandean Durangon

0
208

Argazkia: MB artxiboa.

Txobela Otxoteak kontzertua eskainiko du igandean, urtarrilak 8, Durangon, Gabonetako zikloari amaiera emateko. Txorbela Durangoko Bogoroditsie abesbatzak gonbidatu du. Agertokia partekatuko duten arren, abesbatza bakoitzak bere errepertorioa interpretatuko du.

Txorbelak Aita Madinaren musika abestuko du, laster bere heriotzaren 50. urteurrena izango baita. Bestalde, Bogoroditsie abesbatzak, 16 kidez osatutako abesbatza mistoak, XX. eta XXI. mendeetako musika eskainiko du. Oso errepertorio erakargarria eta kontrastez betea izango da.

Kontzertua arratsaldeko 19:30ean izango da Durangoko San Frantzisko elizan, San Antonio eta Santa Rita ikastetxean. Kontzertu hau gabon jaiak agurtzeko eta urte berriari hasiera emateko modu ona izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen