Francisco Madina Igartzabal edo ‘aita’ Madinaren heriotzaren 50. urteurrenaren harira, Txorbelak kontzertua eman du gaur arratsaldean.

Oñatiko konposatzailearen zenbait kantu abesteaz gain, beste euskal musika-egile batzuen kantuak eskaini dituzte, San Frantzisko elizan.

Xabier Barriola aritu da zuzendari, eta eliza jendez lepo bete da. Txorbelak txalo beroak lortu ditu, eta ekitaldiaren egitaraua ondokoa izan da:
- Azokan (Madina)
- Maritxu (Madina)
- Dringilindron (Madina)
- Oles ezkonberriak (Madina)
- Beti eskama kentzen (Madina)
- Eguzki printzak (Junkal Guerrero)
- Mutil txaleko gorri (Junkal Guerrero)
- Lo eta tilili talala (Javier Busto)
- Izar ederrak (Josu Elberdin)
- Ilun abarra (Sarriegi)
- Saratarra (J.M.G.Bastida)
- Ikusten duzu (A. Donostia)
- Kitolis (Luis Aranburu)
- Bi eusko abesti (Busca Sagastizabal)