Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak emandako kontzertuak publikoa hunkitu du, hain zuzen, aurtengo Liburutegiaren Egunaren egitarauko azken ekitaldian.
Libutegiaren Egunaren harira, ‘Txori Kantazale, Xabier Leteren ildoan’ piano eta kantu emanaldia izan da gaur, Kulturateko areto nagusian.
Kontzertua Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak eman dute, hitzez lagundutako piano kontzertua, “Leteren unibertsoan elkarrekin sartu eta bere obra barrutik ezagutzeko aukera eskainiz”.
Izan ere, euskal abeslari entzutetsuaren abestien berrinterpretazioak eskaini ditu, baita bere gustuko melodiak ere. Horretarako, “Joanak Leteren unibertso poetikoa pianora eraman du, eta Alexen azalpen eta errezitaldiek Lete hobeto ezagutzen lagundu dute”.
Kontzertuak herritar mordoxka bat erakarri ditu, eta publikoaren txalo beroak lortu ditu, areago, zenbait ikus-entzule zutik txaloka izan dira.