Gaur goizean erakustaldia eta tailerra eskaini dute San Andresko jaietan.
Kartela: Ttakun.
Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeak 30 urte beteko ditu aurten eta programazio bereziarekin ospatuko ditu ’30 urtez enbor beretik’ lelopean. Lehen ospakizuna apirilaren 21ean izan zen Iturrieta Sagardotegian izango den Txotxpartarekin.
Ttakun-ek txalaparta ikastaroa egingo du ere. Ikastaroa maiatzaren 6an, 13an eta 20an izango da Kulturolan. Saioak goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara izango dira. Ikastaroak 15 euroko kostua izango du, 10 euro ikasle eta langabeentzat.
Izena emateko: https://izenemateak.arrasate.eus/eu/txalaparta-ikastaroa /

Gaur, igandea, goizean erakustaldia eta tailerra egin dute San Andresko jaietan. Haur eta heldu asko animatu dira tailerrean parte hartzera eta txalaparta jotzen ikastera.
Hurrengo ekitaldiak
Maiatzaren 27an Udalatxera igoera egingo dute eta gailurrean txalaparta emanaldia izango da. Eta bukatzeko, uda partean txalaparta festa ospatuko da Arrasateko kaleetan zehar.










